XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRASATETIK

Elurra.-Egualdi ederretan ain pozik ibili gera aspaldian, uste genuan oraindik udan geundela, baiña Domusantuak eldu ezkero, elurra ere bertan izan oi da-ta, aurten ere etorri zaigu beti bezin zuri ta otz.

Arima egun goizean Muru ta Kurtzeberri ta Udalaitz ta inguruko mendi guztiak edurrez jantzita agertu zitzaizkigun.

Lenagokoakin esan bearko: San Simon ta Yuda, uda joan ta negua eldu da.

Emendik aurrera, bufandak eta abriguak gertu mutikoak.

Domusantu ta arima-egunetako eleizkizunak beti bezela ederrak izan dira; ibilli da elizaldetik jendea ugari.

Kanposatua ere lorez eta argiz ikusgarri zegoen.

Gure ikaskide izandako Urkiola'tar Imanol mutiko ona zanaren obia ere ikusi gendun ederki apaindua; Aita gure bat esan gendun gure lagun zintzoaren arimaren alde.

Bideko lokatzaik eta kenduta garbi zegoen dana areiaz estalia.

Karakolak.- Egun orreitan karakol-janak egitea da emen oitura, ta piper ta abar biziegi egiten dira nonbait, ilargitara sarritan atera oiditue adarrak.

Badira aurtengo Domunsantuetan ere min artuak zeinbaitzuek.

Soldaduai eskerrak, ez zan aundiagorik izan.

Lanera.- Orain ilabeteko lotsagarrikeri aundi aiengatik Zalajera'tik jaurti zituzten eun-da-irurogeo langille aietayo berrogei atzera artu ditue lanera.

Joan dan astelenan.

Guadalupe'tik ekarrita, amaseien bat nastaile aietako Casa del Pueblo osteko ortuan erabili zituen bi jaun aiek zer ta nola il zituzten lekuan bertan esan eragiten.

Ez zan orain orduko konturik.

Datorren aste arte Jaungoikoak gure badau.

Ikasle

Zorionak! ta biali.

Pozik argitaratuko ditugu zure asterokoak.